Webgune honek Cookie-ak erabiltzen ditu estatistika azterketak egin ahal izateko. Nabigatzen jarraitzen baduzu Cookie-ak erabiltzea onartuko duzu.

 

 

 

Abokatuak

 

94 402 75 96

Bilbo erdian gaude. Abandoko metroaren alboan, Berastegiko irteeran

Barroeta Aldamar kalea 6, 3 ezkerra-ezkerra

 

Hiru Abokatuak

 

Lan taldea

 

Lan arloak

 

Kontaktua

Hiru Abokatuak arlo eta gai ezberdinak jorratzen dituen abokatu talde bat da.

 

Gure bezeroei zerbitzurik hoberena eskaintzea dugu helburu. Zintzotasun osoz, beraien erabakiak hartzerakoan izan ditzaketen arrisku eta onuren inguruan ohartaraziko ditugu.

Bezeroen interesak norbanakoen aurrean zein erakunde publiko eta epaitegien aurrean defendatzeko gaitasun eta ezagutza osoa daukagu.

 

Gure abokatuen etengabeko formakuntza eta espezializazioa gure oinarria da, legedia eta jurisprudentziaren nobedadeen berri izan dezaten.

 

Gugan jarritako konfiantza profesionaltasun eta hurbiltasun osoz bueltatuko dugu.

Xabier

Sainz de la Maza Bilbao

Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean Lizentziatua. Ekonomia espezialitatean.

 

Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Elkarteko kidea.

 

Praktika Juridikoan Masterra Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Elkartean.

 

Bere jarduera profesionalean, Administrazio Zuzenbidean eta Zuzenbide Zibilean aritu da nagusiki.

Oscar

Sanchez Setién

Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean Lizentziatua. Ekonomia espezialitatean.

 

Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Elkarteko kidea.

 

Praktika Juridikoan Masterra Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Elkartean.

 

Giza Eskubideetan aditua, Giza Eskubideen Europako Auzitegian eta Nazio Batuen erakundean aritutakoa.

 

Zuzenbide Penalean garatu du bere ibilbide profesionala.

Jon

Ortiz Larruzea

Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean Lizentziatua. Ekonomia espezialitatean.

 

Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Elkarteko kidea.

 

Nagusiki, Zuzenbide Laboralean jardun du. “GBK Servicios Jurídicos” eta “Estudio Legal y Finanzaz” despatxuekin elkarlanean. Hainbat sindikatutako atal juridikoekin talde-lanean aritu da ere.

Lan arloak

1. Zuzenbide Pribatua

Betebeharrak eta Hitzarmenak.

Higiezinen zuzenbidea. Jabetza eta eskubideak. Alokairuak.

Jabego horizontala. Jabeen Komunitateak.

Banku Zuzenbidea.

Morosoen eta ordaindugabeen gestioa.

Aseguru Zuzenbidea. Istripuen kalte-ordainak.

Erantzukizun zibila.

Kontsumitzaileen Zuzenbidea.

2. Administrazio Zuzenbidea

Administrazioaren ondare erantzukizuna.

Diru-laguntzen Zuzenbidea.

Hirigintza eta ingurumena.

Zuzenbide Zigortzailea.

Datu pertsonalen babesa.

3. Zuzenbide Penala

Atxilotuari edo inputatuari laguntza.

Herri-akusazioak, akusazio partikularrak eta prozedura

 penaletan inputatuari defentsa juridikoa.

Salaketak eta kereilak jarri.

4. Zuzenbide Laborala

Kaleratzeak eta zordundutako kalte-ordainen erreklamazioa.

Lan istripu eta ezgaitasunak.

Sailkapen profesionalak eta lantokiko sustapenak.

Soldatak, lanaldiak, oporrak, faltak eta zigorrak.

5. Giza Eskubideak

Giza Eskubideen Europako Auzitegian demandak

(Estrasburgoko Auzitegia).

Oinarrizko eskubideen urratzeak salatzeko kexak Nazio Batuen

Erakundean.

6. Familia Zuzenbidea eta oinordetza-zuzenbidea

Banantzeak eta dibortzioak.

Zaintza eta kustodia.

Filiazio aitortzak.

Ezgaitasunengatik deklarazioak. Ezgaituari defentsa juridikoa,

tutoretzak, curatela eta barneratze prozedurak.

Oinordeko izateko defentsak, jardun judizialean eta

auzibidetik kanpo.

NON GAUDE

 

94 402 75 96

Jarri harremanetan, ahalik eta azkarren erantzungo zaitugu.

Eskerrik asko!

 

Bilbo erdian gaude.

Abandoko metroaren alboan, Berastegiko irteeran.

Barroeta Aldamar kalea 6,

3 ezkerra-ezkerra.

Enviando formulario...

El servidor ha detectado un error.

Mezua ondo jaso dugu.

Diseinua eta web garapena: Gakoa